Video player
Iratxe Ibarra berriro ere finalean eta Fredi Paia puntuen zain
- Bertsolariak
- Oihana Bartra
- Fredi Paia
- Ibon Ajuria
- Jone Uria
- Iratxe Ibarra
- Amaia Uribe
- Aurkezlea
- Maite Berriozabal
- Data
- 2008/11/23 17:30:00 GMT+1
- Lekua
- Gernika-Lumoko Jai Alai frontoian
- Ikusleak
- 750
Gernika-Lumoko Jai Alai frontoian ez zen girorik falta izan Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoan. 750 bertsozale inguru batu ziren azkenerako eta pankarta zein animo oihuak izan ziren nagusi. Saioko irabazlea Iratxe Ibarra izan zen, 540 punturekin, eta, beraz, berriro ere finalean abestuko du markinarrak. Bigarren, ostera, Fredi Paiak egin zuen –524,5 puntu– eta finalean sartzeko aukera asko izan arren, beste bi finalaurreetako puntuazioaren zain egon beharko du. Ibon Ajuriak egin zuen hirugarren (508 puntu), Jone Uriak laugarren (504 puntu), Oihana Bartrak bosgarren (500 puntu) eta Amaia Uribek seigarren (426 puntu)
Copyright 2010,
by the Contributing Authors.
Cite/attribute Resource.
zenbeita. (2008, noviembre 26). Iratxe Ibarra berriro ere finalean eta Fredi Paia puntuen zain. Retrieved septiembre 09, 2010, from Bertso Plaza Web site: http://www.bertsoplaza.tv/bizkaiko-bertsolari-txapelketa-2008/iratxe-ibarra-berriro-ere-finalean.
All Rights Reserved.