Bertsoak
Duela hamaika urte
Bertsolariak
Jon Sarasua, Unai Iturriaga
Data
1999/05/26
Denbora ez da alferrik pasatzen. Orain dela hamaika urtekoak dira hemen ikusgai dituzuen irudi hauek. Jon Sarasua eta Unai Iturriaga gitarraren laguntzarekin kantuan Lekeition. Pasa den asteko Hitzetik Hortzeran erakutsi zuten bideoa eta orain hemen duzue berriz ikusteko aukera.
BertsoUdalekuak 2010
Bertsolariak
Euskal Herriko Bertsozale Elkartea
Iristear da aurtengo uda eta dagoeneko hasiko zineten oporretarako planak egiten. Bertsozale Elkarteak badu proposamen bat etxeko gaztetxoenentzat, urtero moduan Bertso Udalekuak antolatu baititu Euskal Herriko hainbat txokotan. Bertso Udalekuak zer diren oraindik ez badakizue, bideo honetan ikus dezakezue. Animatu eta eman izena!
Piano bat bertsotan Azpeitian
Bertsolariak
Jagoba Astiazaran, Ainhoa Ansa, Beñat Gaztelumendi
Data
2010/05/07
Lekua
Azpeitiako Iraurgi Saskibaloi Elkartearen taberna
Jagoba Astiazaran, Beñat Gaztelumendi eta Ainhoa Ansak osatzen dute Piano bat Bertsotan hirukotea eta “Hitzekin Jolas” izeneko emanaldia eskaintzen dute. Taldearen izenak ondo adierazten duen moduan, inprobisazioan oinarritutako emanaldia da. Entzuleei hitzak eskatzen dizkiete eta ondoren, hitz horiekin lotura duten abestiak eta bertsoak abesten dituzte Jagoba, Beñat eta Ainhoak. Hilaren 7an Azpeitian eskainitako emanaldia ikusi ahal izan genuen pasa den asteko Hitzetik Hortzeran, eta orain hemen duzue ikusgai.
Erromeria Eguna Itziarren
Bertsolariak
Itziarko Bertso Eskola
Data
2010/05/01
Euskal Herrian hain ohikoak izan diren erromeriak gogoratzeko eta omentzeko asmotan egin zuten maiatzaren 1ean Erromeria Eguna Itziarren. Bigarren aldia da egun hori ospatzen dutela eta giro bikaina izan zuten. Noski, soinujole joaldun eta txistularien arten ezin falta bertsolariak eta Itziarko Bertso Eskolako kideak aritu ziren bertsotan. Hemen duzue Hitzetik Hortzeran eskainitako bideoa.
Pello Mari Otaño gogoan
Bertsolariak
Anjel Mari Peñagarikano, Xabier Amuriza
Data
2010/04/16
Lekua
Zizurkilgo Atxulondo kultur-etxea
100 urte dira Pello Mari Otaño hil zela eta hainbat ekimen antolatu dituzte olerkari eta bertsolari zizurkildarra omentzeko. Apirilaren 16an egindako 'Pello Mari Otaño, atzerriko oroi-mina' emanaldia izan zen horietako bat. Pello Mari Otañoren bertsoak abestu zituzten Anjel Mari Peñagarikanok eta Xabier Amurizak Otañoren bizitza eta bertsokera gogoratuz. Teodoro Hernandorena Kultur Elkarteak antolatu ditu ekimen hauek eta hurrengoa hitzordua ostiral honetan izango da Zizurkilen, arratsaldeko 7etatik aurrera. Hemen dituzue ikusgai beraz, 'Pello Mari Otaño, atzerriko oroi-mina' emanaldiaren pasarte batzuk.
Bertso-kantaldia gaztetxoekin
Bertsolariak
Aitor Rubio, Xabier Enbeita
Data
2010/04/29 11:45:00 GMT+2
Lekua
Alonsotegiko ikastetxea
Bizkaiko ikastetxez ikastetxe ibiltzen dira Aitor Rubio eta Xabier Enbeita bertso-kantaldiak egiten. Euskal kantak ezagutarazteaz gain, euskaraz ere ondo pasa daitekeela erakusten die Aitor eta Xabierrek gaztetxoei. Hemen duzue ikusgai eta entzungai pasa den astean Alonsotegiko ikastetxean eginiko bertso-kantaldia.
Arkaitz eta Alaia mainontzin
Bertsolariak
Arkaitz Goikoetxea, Alaia Martin
Gaijartzailea
Oroitz Azurmendi
Data
2010/04/23
Lekua
Oiartzungo Girizia Elkartea
Buruz-buruko azken ariketa izan zen Arkaitz eta Alaiak osatu behar izan zutena. Oroitzek gai hau jarri zien: Gerra zibilean hil zuten zuen aitona. Gaur, hainbeste urteren ostean, bera eta beste zenbait lagun lurperatu zituzten lekua aurkitu eta beraien gorpuak ateratzen ari dira. Amona ere aurrean duzue, malkoei ezin eutsita.
Komentarioak [ 1 ]
- Josi
- Oroimenaren alde
Bertsotan Jai Zumaian
Bertsolariak
Zumaiako bertsolariak
Gaijartzailea
Jon Maia
Data
2010/04/16
Lekua
Zumaiako Torreberri gaztetxea
Jakina da Zumaian badela bertsotarako zaletasuna eta horren erakusle da bertako Baleike Kultur Elkarteak egindako bideo hau. Pasa den ostiralean Torreberri gaztetxean Bertsotan Jai Txapelketa jokatu zuten eta ondo baino hobeto uztartu zituzten bertsoa eta jaia. 19 lagunek hartu zuten parte taldetan banatuta eta ikus dezakezuenez, umorea izan zuten bertsotarako aitzakia nagusia. Azkenean, NoSoluxion hirukoteak eraman zituen irabazleen zapiak.
Julio Sotorekin solasean
Bertsolariak
Julio Soto
Data
2010/03/24
Nafarroako Bertsolari Txapelketako irabazlearen txapela jantzi eta handik egun gutxira hitz egin ahal izan zuten Hitzetik Hortzerako lagunek Julio Sotorekin. 22 urterekin jantzi du txapela eta oraindik ere zeresana emango duen bertsolaria dela erakutsi du Gorritikoak.
Erniarraitzen hamar urteko ibilbidea
Bertsolariak
Erniarraitz Bertsozale Elkarteko kideak
Erniarraitz Bertsozale Elkarteak 10 urte bete berri ditu eta ikusentzunezko hau egin dute ordutik gaur arteko ibilbidea errepasatzeko. Elkartea nola sortu zen eta hamarkada honetan izan duen bilakaera azaldu dute lan honetan; eta ez edonork kontatuta gainera, azken urteetan Elkartean lanean aritu direnen ahotik zuzen-zuzenean.