Nabigazioa
Saioa hasi


Pasahitza ahaztuta?
Erabiltzaile berria?
 

Guztiak

[01:36:56]
1 2 3 4 5 [0]
Ikustaldiak: [11]

Emakumeak eta bertsolaritza

Bertsolariak

Maialen Lujanbio, Uxue Alberdi, Ainhoa Agirreazaldegi

Data

2010/03/03 19:00:00 GMT+1

Lekua

Arrasateko Kulturatea

Martxoaren 8ko Emakumearen Nazioarteko Egunaren inguruan egitarau oparoa antolatu dute Arrasaten eta egitarau horretako ekimenetako bat da hemen ikusgai eta entzungai duzuen hitzaldia. Maialen Lujanbio, Uxue Alberdi eta Ainhoa Agirreazaldegi izan ziren hizlariak. Bizi izan dutenetik eta bizi dutenetik begiratu zuten atzera; eta aurrera begira jarri ziren bertsolaritzan bizi nahi dutenetik.

[42:13]
1 2 3 4 5 [0]
Ikustaldiak: [41]

Hudaltzainak Irulegi irratiaren alde

Bertsolariak

Fredi Paia, Arkaitz Estiballes, Etxahun Lekue, Josu Martinez, Txaber Fernandez, Imanol Martinez, Gorka Etxebarria

Data

2010/02/27 21:00:00 GMT+1

Lekua

Izpurako Bentaberri gela

Hudaltzainak taldea Izpuran izan zen Baxe-Nafarroako Irulegi irratiaren alde. Bertsoa eta musika uztartzen ditu talde honek. Musikzipalek (Josu Martinez, Txaber Fernandez, Imanol Martinez eta Gorka Etxebarriak) jotzen dituzten doinu ezagunekin, bertsoak abesten dituzte Bertsotzainek (Fredi Paia, Arkaitz Estiballes eta Etxahun Lekuek). Umoretik asko izan zuen saioak; baina bestelako gaiak ere izan zituzten ahoan.

[19:50]
1 2 3 4 5 [0]
Ikustaldiak: [46]

Ermita ondoan bertsotan urtero legez

Bertsolariak

Beñat Gaztelumendi, Andoni Egaña, Unai Gaztelumendi

Data

2010/03/01 12:00:00 GMT+1

Lekua

Donostiako Ibaeta auzoa

Jai eguna zen martxoaren 1a Donostiako Ibaeta auzoan eta urtero legez, bertsolariak izan zituzten eguerdian. Librean aritu ziren Beñat Gaztelumendi, Andoni Egaña eta Unai Gaztelumendi. Saio polita egin zuten elkarri adarra joz.

[39:31]
1 2 3 4 5 [0]
Ikustaldiak: [75]

Nafarroako Txapelketako azken finalaurrekoa: Atarrabiako saioa

Bertsolariak

Aimar Karrika, Oier Lakuntza, Jon Barberena, Jon Elizetxe, Eneko Lazkoz, Arkaitz Goikoetxea

Gaijartzailea

Txapelketako gai-jartzaile taldea

Gai-emaileak

Fernando Anbustegi

Ikusleak

330

Data

2010/03/07 17:30:00 GMT+1

Lekua

Atarrabiako Indurain Anaiak kiroldegia

Arkaitz Goikoetxeak irabazi zuen Atarrabian jokatu zen azken finalaurrekoa; beraz, hilaren 20an Lesakan izango den finalerako zuzeneko txartela lortu du. Gainontzeko zazpi finalistak hauexek dira: Eneko Lazkoz, Julio Soto, Xabier Legarreta, Estitxu Arozena, Oskar Estanga, Xabier Terreros eta Julen Zelaieta. Atarrabiako saioari dagokionez, bigarren postuan geratu zen Eneko Lazkoz, hirugarrenean Jon Barberena, laugarrenean Jon Elizetxe, bosgarrenean Oier Lakuntza eta seigarrenean Aimar Karrika. 300 bertsozale baino gehiago elkartu ziren Atarrabiako Indurain Anaiak kiroldegian.

[01:02:46]
1 2 3 4 5 [0]
Ikustaldiak: [141]

Bilbo Zaharra Forum:bat-bateko bertsolaritza

Bertsolariak

Maialen Lujanbio, Uxue Alberdi

Ikusleak

120

Data

2010/03/04 19:00:00 GMT+1

Lekua

Bilboko Euskaltzaindiaren egoitza

Maialen Lujanbio eta Uxue Alberdi aritu ziren hizketan bat-bateko bertsolaritzaz Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatutako literatura-jardunaldietan. Bapatekotasuna, prestaketa-lana, jendaurrekoa, komunikazioa... hori eta gehiago izan zuten mintzagai 120 entzuleren aurrean. Hemen ikus eta entzun ditzakezue hitzaldiaren hainbat pasarte.

[11:41]
1 2 3 4 5 [0]
Ikustaldiak: [33]

Aurrera doa Arabako Kuadrilen arteko Bertso Txapelketa

Bertsolariak

Aniturri taldea, Txor eta Tan taldea, Zalduondoko Gazteak taldea, Bertsogurasoak taldea

Data

2010/02/27

Lekua

Zalduondoko Zeledon Txiki elkartea eta Gasteizko Aizkora taberna

Pasa den asteburuan beste bi saio jokatu dira, bat Gasteizen eta Zalduondon bestea. Gasteizko Aizkora tabernan Aizkorak Zorroztu eta Kakiturri Ehari taldeak lehiatu ziren. Azken horrek irabazi zuen, Felipe Zelaieta, Juan Mari Juaristi eta Gaizka Urtaranek osatzen duen taldeak hain zuzen ere. Aizkorak Zorroztu taldean Irati Anda, Ruben Sanchez eta Ander Sorozabal aritu ziren bertsotan. Zalduondoko Zeledon Txiki elkartean bestalde, Aiara Lautadako Sorginetxe taldea eta Errioxako taldea aritu ziren bertsotan; lehenengoak irabazi zuen. Baina dakizuen bezala, Kuadrilen arteko Bertso-txapelketarekin batera, bertso-sorta kolektiboen txapelketa egiten ari dira. Gasteizko saioan Bertsogurasoak taldeak abestu zituen idatzitako bertsoak; Zalduondon berriz, Aiara Lautadako Aniturri taldea, Zalduondoko Gazteak eta Aguraingo Bertso Eskolako Gurasoak aritu ziren kantuan. Hemen dituzue ikusgai emanaldi horien bideoak.

[26:43]
1 2 3 4 5 [1]
Ikustaldiak: [151]

Moskun ere bertsotan

Bertsolariak

Amets Arzallus, Jokin Uranga, Manu Goiogana

Gaijartzailea

Aitor Errazkin

Ikusleak

60

Data

2010/02/27 22:00:00 GMT+1

Lekua

Irungo Hazia taberna

Ez gaizki ulertu, ez ditugu Errusiako Moskun abestutako bertsoak entzungo. Agian han ere izango dira bertsolariak baina gu Moskura joateko ez gara Euskal Herritik irten. Irungo Mosku auzoari buruz ari gara; hango Hazia tabernan bertso-afaria izan zen pasa den larunbatean. Manu Goiogana, Jokin Uranga eta Amets Arzallus bertsokide eta Aitor Errazkin gai-jartzaile, afalondo umoretsu eta beroan.

[44:51]
1 2 3 4 5 [1]
Ikustaldiak: [229]

BertShow: bertso-saio musikatua

Bertsolariak

Jon Martin, Iñaki Gurrutxaga, Iñigo Manzisidor “Mantxi”, Jokin Labayen

Gaijartzailea

Egoitz Aizpuru

Ikusleak

50

Data

2010/02/26 22:30:00 GMT+1

Lekua

Pasai-Antxoko Mimos taberna

Ez da lehenengo aldia tankera honetako saioa jartzen dugula Bertsoplazan. Bertso-doinuak musikaz lagunduta, horixe da BertShow. Pasai-Antxoko Mimos tabernan izan zen pasa den ostiralean. Jon Martin, Iñigo Manzisidor “Mantxi”, Iñaki Gurrutxaga eta Jokin Labayen aritu ziren bertsotan; Egoitz Aizpuru gai-jartzaile lanetan; eta beste bi lagun gauari musika jartzen. Horien guztien artean osatu zuten BertShow-a.

[43:56]
1 2 3 4 5 [0]
Ikustaldiak: [90]

Legutioko saioa bertso-antzerki eta guzti

Bertsolariak

Manex Agirre, Jexux Mari Irazu, Aitor Mendiluze, Onintza Enbeita

Data

2010/02/26 20:30:00 GMT+1

Lekua

Legutioko kultur-etxea

Pasa den ostiralean izan zen saioa Legutioko kultur-etxean eta han ziren Manex Agirre, Jexux Mari Irazu, Aitor Mendiluze eta Onintza Enbeita. Bertsolariak oholtzara igo aurretik bertso-antzerki bat egin zuten Legutioko bertso-eskolako ikasleek. Saioa bera ere berezia izan zen; ofizioko ariketetan poltsa batetik ateratako paperean jartzen zuen bertsolariek noren ahotik abestu behar zuten.

[58:04]
1 2 3 4 5 [0]
Ikustaldiak: [233]

Busturialdeko Hitzaren aldeko bertso-saioa

Bertsolariak

Unai Iturriaga, Sustrai Colina, Aitor Sarriegi, Amets Arzallus, Jon Maia, Aitor Mendiluze

Gaijartzailea

Josu Goikoetxea

Ikusleak

520

Data

2010/02/28 18:00:00 GMT+1

Lekua

Gernikako Jai-Alai pilotalekua

Saio ona izan zen pasa den igandekoa. Gernikako Jai-Alai pilotalekuan ziren Unai Iturriaga, Sustrai Colina, Aitor Sarriegi, Amets Arzallus, Jon Maia eta Aitor Mendiluze; eta Josu Goikoetxea gai-jartzaile lanetan. Gai gehienek zuten ezkutatutako bigarren zentzua eta bigarren zentzu horrekin aritu ziren bertsotan.

RSS Feed
Contribute!
contribute with your material
Azken komentarioak
Zurekin ez eta zu gabe ere ez EDERRA [bertsozale, 2010/03/08]
Jon Maia Bertso Egunean Jon Maia [Anonimo, 2009/12/07]
Lazkao Txikik ispiluari botatakoak Iru ixkinak [Zirilo, 2009/11/02]
Aita egokiaren bila aitzol barandiaran [bertsozalea, 2009/10/24]
Kartzelakoan Ibon Ajuria bikainak [bertsozalea, 2009/10/16]
Eneko Lazkoz: "Pena da puntu bakarrean hiru bertsolari geratu eta ni hirugarrena izatea" Epaileak [Anonimo, 2009/02/26]
"Maitasuna da bizi izateko" A.M.Peñagarikano Gaia [Oñati, 2009/02/18]
Jon Maia Bertso Egunean 2009an berriz [Eneko, 2008/12/01]
Egoitz Gorosterrazu eta Garazi Taberna zortziko txikian egaña [andoni, 2008/11/28]
Muskizko kanporaketa. 8 H. Petuya eta Salaberria Mikel Petuyaz [begoña gomez, 2008/11/01]
 

Hemen zaude: Hasiera
Plonerekin eginda